ERRIMA ARRIMATUA
Azpikoak gora
ametsak ahora
hotza berora
ilargia itsasora
dortoka espaziora
zu nere ondora!
Txintxoak zokora
kalabazak solora
alperrak basora
tristura zulora
beldurra kanpora
eta zu ene lepora!
Ipuinak belarri-ondora
musuak kolkora
kili-kilia
BLOG-A
HORIZONTALA
Ez giltzik, ez aterik, ez gora eta behera dabilen igogailurik.
Soilik hau, epeltasun hau, lasaitasun hau.
Grabitatearen indarraren alde jarri eta egon.
Horizontalaren baretasun isil honen baitan murgilduz.
Testua: lainon.
Eternitatea, Karen & Xabier. Fagoaga Dorretxea
Ez dakit gertatzen zaizun,
eta gertatzen bazaizu, bera den
edo ez.
Batzuetan, nigandik zugana igarotzen naizenean, bizi-arnas bete bat bezalakoa datorkit, Historiaz betea.
Momentuan jositako gertaera guztiak, Mundua den,
Gurasonatuna, harro.
Eguna luzatzen denean, koloreak alaitzen direnean eta natura biziberritzen denean, udaberria bultzaka hasia dela esan nahi du.
Ilargia zelatan da, eguzkia noiz ezkutatuko zain.
Bitartean zu hazten eta hezten gabiltza.
Gaua biltzean, ametsak izang
Maitane & Ibon. Salegi
Nire bihotzak aski du zure bularra,
zure askatasunerako aski dira nire hegalak.
Zure arimaren gainean lo zegoena nire ahotik zerura iritsiko da.
Eguneroko lilura zuregan da.
Ihintza koroletara bezala iristen zara.
Zure gabeziak zerumuga zulatzen
Itzea & Julen. Olentzo
Ihote bikote
Dena da gaur, maitasuna da gaur
dantzan dabil denbora
lehertu da festa, gozatzeko garaia da.
Iragan eta etorkizuna bihurtu orain
biok bat egin izana
eztanda ederra da, gozatzeko garaia da.
Irri, algara, barre, poz eta alaitasun