Gurasonatuna, harro.
Eguna luzatzen denean, koloreak alaitzen direnean eta natura biziberritzen denean, udaberria bultzaka hasia dela esan nahi du.
Ilargia zelatan da, eguzkia noiz ezkutatuko zain.
Bitartean zu hazten eta hezten gabiltza.
Gaua biltzean, ametsak izango dituzu lagun. Hegaldia hasiko da!
Denak errealitate bihurtzeko gai zarela egiaztatuko dugu, aldamenetik, harro!