Itxaronaldi bateko koadernoa

Eta bat-batean lurra
desberdin esnatu zen,
denak nire inguruan egiten zuen bira
ni unibertsoko zentrua nintzen
eta zu nire zentrua.

Elkarrekin bilatuko ditugu itsasoaren soinuak,
haizearenak,
udazkeneko hostoen gaineko hanka-arrastoak,
euria ur gainean,
euria kristaletan,
tximista ikusi ondoren,
bat, bi, hiru kantatuko dugu…
arretaz,
trumoia entzun arte.

40 aste

eterno resplandor

bizi berri

embarazo